XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Katu beltza Behin bazen gizon bat baserri batean.

Gizon honek gauero leiho bazterrean uzten zuen esnea hozten.

Baina gau batzutan esnea asko gutxitzen zitzaiola sumatu zuen, eta horregatik zelatan gelditu zen gau batean.

Orduan esnea, beti bezala, leihoan utzi zuen eta bera leihoaren barru aldetik zai jarri zen.

Halaxe, eta pixka batean zai egon ondoren, katu beltz bat azaldu zen, eta katu hau salto batez leihora igo zen eta lasai lasai esnea edaten hasi zen.